Olha eta Lopez, txapeldun Donibane Lohizunen

Baleike 2019ko uzt. 17a, 11:34

Donibane Lohizuneko Internationauxeko lehen masterreko finala jokatu zen atzo gauean Donibane Lohizuneko Campos Berri frontoian. Olha eta Imanol Lopez zumaiarra nagusitu ziren partida berdindu eta lehiatu batean.

Internationaux txapelketa lau masterrez osatzen dira. Behin lau masterrak jokatu ondoren, jokalari onenek azken Slama jokatuko dute, eta bikote irabazlea izango da denboraldiko txapelduna.

Campos Berri frontoia leporaino bete zen atzo, finalean. Olha eta Lopez, Erkiagaren eta Minviellen aurka neurtu ziren. Finala berdindua izan zen, lehiatua. 15-12 eta 15-14 emaitzekin amaitu ziren bi setak, eta, hala, garaile suertatu ziren Olha eta Lopez. 

Bihar hasiko dira jokatzen bigarren masterra. Iñaki Osa Goikoetxeak hartuko du parte master honetan. Inza izango du atzeko koadroetan, eta bere finalaurrekoan Hormaetxea eta Lekerika izango dituzte aurkari. Partida datorren asteartean, hilaren 22an, jokatuko da.