Jendetza bildu du Babo Royal antzerkiak Beheko plazan

Baleike 2019ko uzt. 15a, 11:43

Kaleko antzerki zikloaren bigarren saioa izan zen atzo arratsaldean. 

Burutik jota dagoen errege baten eta trobalari bitxi baten ibilerak kontatzen dituen antzezlanak jende ugari eraman zuen atzo Beheko plazara. Adin guztietako zumaiarrak bildu zituen Babo Royal antzezlanak. 

Larunbatean izango da kaleko antzerki zikloko hirugarren eta azken saioa. Pirata Garrapata emanaldia eskainiko dute, 18:00etan hasita, Torreberrin.