Haurrak protagonista Narrondoko sankristobaletan

Baleike 2019ko uzt. 14a, 09:59

Narrondo auzoan San Kristobak festak ospatzen ari dira egunotan, eta atzo, larunbata, txokolatada eta karakol txapelketa egin zituzten dozenaka umek.

Zestoa eta Zumaia arteko Narrondo auzoan sankristobaletan murgilduta jarraitzen dute, eta atzo, larunbata, umeek ere izan zuten zer gozaturik jaietan. Arratsaldean, txokolatada egin zuten auzotarrek, eta sabela ondo beteta zutela ekin zioten aurrekoz jokatu zuten karakol lasterketari. Dozenaka umek parte hartu zutene txapelketan, eta Gorriti epaile lanetan zela, giro ona izan zen nagusi saioan zehar. Segidan, Gorritiren eta Lopeneren animaliekin jolasteko aukera izan zuten haurrek eta gaztetxoek.

Atzoko egitaraua amaituta, azken txanpan sartu dira Narrondoko sankristobalak. Gaur, igandea, amaituko dira festak, eta orduan ere izango da zer gozaturik: goizean, dantza tailerra eskainiko du Astindu taldeak, eta 13:30ean, paella lehiaketa hasiko dute. Paella janarekin agurtuko dituzte jaiak.