Zumaiak 11 urtez gaztetxea izan duela ospatu dute

Baleike 2019ko uzt. 13a, 13:46

Aste honetan 11 urte bete dira hainbat gaztek Zumaiako lehenengo gaztetxea izango zena okupatu zutenetik. Atzo gauean ospatu zuten urteurrena, Torreberri gaztetxean.

Herritar ugari gerturatu zen atzo Zumaiak 11 urtez gaztetxea izan duela eta antolatu zituzten ospakizunetara. Parrilan eginiko mokadutxoak jan bitartean, Dj Salda Mr Dubbinen saioak girotu zuen iluntzea. Ondoren, Chango Munks ska-punk eskoziarrak kontzertua eskaini zuen gaztetxeko oholtzan. Dj Salda Mr Dubbinekin dantzan amaitu zuten gaua.