Euskaltzaleen Topaguneak pertsona bat kontratatuko du, Zumaian eta Getarian Euskaraldia dinamizatzeko

Baleike 2019ko uzt. 11a, 14:43

2019-2020 aldiko Euskaraldia dinamizatzeko pertsona bat kontratatuko dute, egun erdiz eta 15 hilabetez, urrian hasita. Dinamizatzailea aukeratzeko lehiaketan izena eman daiteke dagoeneko. 

Euskaltzaleen Topaguneak 2019-2020 aldiko Euskaraldia dinamizatzeko pertsona bat kontratatuko du lanaldi erdiz 15 hilabeterako, urrian hasita. Lehiaketan izena eman daiteke dagoeneko, abuztuaren 26ra arte. 

Lan-deialdiaren informazioa jasotzeko eta izena emateko, lansarean.eus-era jo behar da. 

Hautagaiek bete behar dituzten baldintzak hauek dira:

  • Euskara maila egokia izatea (idatziz zein ahoz)

  • Zumaia, Getaria eta eskualdea ezagutzea

  • Euskaltzalea izatea eta euskalgintzaren ezagutza izatea

  • Jendaurrean eta jendearekin harremanetarako gaitasuna izatea

  • Eragiletzarako gaitasuna izatea (ekimena herrian zabaldu eta ekimenera jendea erakartzeko abilezia)

  • Kudeaketarako gaitasuna izatea

  • Komunikazio alorreko ezagutza izatea baloratuko da (sare sozialak, bideoen sorrera, webguneen kudeaketa, diseinua, ofimatika…)

  • Lanerako autonomia maila altua izatea ezinbestekoa da

  • Ordutegi malgutasuna izatea ezinbestekoa da

  • Gidabaimena eta autoa