"Hau ez da soldaten inguruko kontu bat, hau gai sozial bat da"

Baleike 2019ko uzt. 10a, 21:51

Adinekoen egoitzetako langileek, Zumaiako Emakumeon* Etxea elkartearekin elkarlanean, mahaingurua egin dute gaur arratsaldean Beheko plazan, langile hauen kanpaldiaren azken egunean. Egoitzetako langileek pairatzen duten egoeraren berri eman diete bertaratu direnei. 

Luzatzen ari den arazo honen berri eman du ELA sindikatuko kide batek. Bertaratu direnei azpimarratu die langile hauek egiten ari diren greba ez zaiela inori gustatzen, "baina iruditzen zaigu gizarte osoak egon behar duela gurekin", eta egun hauetan kalean egotearen arrazoia, aurretik Donostian eta orain Zumaian, hori dela. 

Azpimarratu du borroka hau ez dela "soldaten kontu" bat, "gai sozial bat" baizik, eta lortu duten guztia ez dietela "inork erregalatu, hauek borrokalari batzuk dira, txapeldunal". Hor, gerturatu direnen txaloak entzun dira. 

Egoitzetan dauden amona-aitonek baldintza onenak merezi dituztela adierazi du. "Aldundiaren arabera, adineko bakoitzari 90 minutu dedikatu daiteke. Horrekin zer egin daiteke?", galdetu du. "Uste dugu zaintzaren esparruan arazo larri bat dagoela", esan du sindikatuko kideak.