Gaztetxearen 11. urteurrena ospatuko dute ostiralean

Baleike 2019ko uzt. 10a, 09:15

Zumaiako lehen gaztetxea izan zena okupatu zutenetik 11 urte betetzen dira aste honetan. Urteurrena gogoratzeko, ostiral honetan ekitaldi batzuk egingo dituzte Torreberri Gaztetxean.

20:30ean musikaz girotutako parrillada izango dute gaztetxearen kanpoaldean. 22:30ean Chango Munks eskoziarren kontzertua izango da, eta gaua dantzan amaituko dute, DJ Salda Mr Dubbinekin.