Telmo Deun trainerua bederatzigarren sailkatu da Plentziako estropadan

Baleike 2019ko uzt. 6a, 21:25
Telmo Deun ontzia. (Joxemari Olasagasti)

Telmo Deunek lehen txandan jokatu du Plentziako estropada, eta bigarren postuan helmugaratu da, Santoñaren atzetik.

Gaur arratsaldean, Xabier Aranaren omenezko XXXI. Plentziako Ikurriña estropada jokatu dute KAE 1 Ligako traineruek, eta Zarauzko Arraun Elkarteko Enbata ontzia nagusitu da, 20:11,51 denbora eginda. 

Herriko Telmo Deun ontziak lehen txandan jokatu du estropada, eta bigarren ziabogara Santoñarekin lehia bizian iritsi bada ere, kantabriarrak aurretik helmugaratu dira. Azkenean, sailkapen nagusian, bederatzigarrena izan da Zumaiako ontzia, 20:45,65 denbora eginda.

Hurrengoa da gaurko estropadako sailkapena:

1.- Zarautz 20:11,51
2.- Deustu 10:15,41
3.- Donostiarra 10:24,63
4.- Getaria 20:26,67
5.- San Juan 20:28,00
6.- Pedreña 20:33,07
7.- Arkote 20:34,58
8.- Santoña 20:41,21
9.- Zumaia 20:45,65
10.- Camargo 20:46,50
11.- Hibaika 21:07,37
12.- Lapurdi 21:08,03