Uztailaren 22an Itzurun hondartzaren zati bat itxiko dute, film baten grabaketa dela eta

Baleike 2019ko uzt. 5a, 14:57

Udalak jakinarazi duenez, Woody Allen zinemagilearen filma grabatuko dute Itzurunen hilaren 22an. 

Duela bi hilabete baieztatu zuten Woody Allen zinemagilea Donostian izango dela uda honetan. Udalak jakinarazi duenez, Zumaian ere izango da: hilaren 22an Itzurunen grabatuko dute filmaren zati bat. 

Hain zuzen ere, hondartzaren erditik eskuinerako aldea itxiko dute egun horretan, 9:30etik 19:30era. Egun osoan zehar ingurunea zaintzapean egongo da, baina, Udalaren arabera, grabaketek ez dute irisgarritasunean eta ohiko zerbitzuetan eraginik izango. 

Ahalik eta eragozpen gutxien eragiteko konpromisoa hartu du Udalak. Zehaztapen gehiago izan ahala jakinaraziko dizkie herritarrei.