Inpernupe aldizkaria

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Azkue Ibarbia 2019ko uzt. 5a, 08:59

Baleike aldizkariak 25 urte bete dituen honetan, aurrekari batekin natorkizue: Inpernupe, “revista coleccionable a todo color”. 1980 inguruan atera zuten, euskaraz eta gaztelaniaz, editorialean diotenez,  “con intención de calentar los húmedos adoquines lugareños”, eta nolako umorea jorratu behar zuten seinale, baieztapen hauxe: “por fin una revista internacional en Zumaia”.

Apolok zeukan txukun-txukun gordeta ale bat, eta horko esaldietako batzuk “mitiko” egin ziren gure kuadrillan; adibidez, Zumaiako surfista famatuaren “baina ezin izan nuen”.

Badakit bere garaian dezenteko lurrikara eragin zuela, eta testuak irakurrita, ez da harritzekoa. Egin zutenetakoren bat hau irakurtzen ari baldin bada, animatuz gero, eskertuko nuke argibide gehiago ematea aldizkariaz: noiz, nork, asmoak, ametsak…

“El segundo número saldrá si hay material o sea que…” zioten, eta nik, behintzat, ez nuen ezagutu bigarren zenbakirik.

Inpernupe_aldizkaria by baleike on Scribd