"Baietz, baleike!"

Edu Lartzanguren 2019ko uzt. 4a, 14:41
Argazkia: Juan Carlos Ruiz/Foku

'Baleike' Zumaiako herri komunikabideak 25 urte bete ditu aurten. Internet Euskal Herrian zabalduta egon aurretik hasi zen, baina orain batez ere sareari begira bizi da.

"Geuk ere ez genuen uste horrenbeste iraungo genuenik», esan du Juan Luis Romatet kazetariak. «Imajinatu: lehen urtebetetzea ere ospatu genuen, ez genekielako ziur bigarrena egongo ote zen". Zumaiako (Gipuzkoa) Baleikehedabidearen zuzendaria da Romatet; aurten, 25. urteurrena ospatzen ari dira.

Bigarren zenbakitik egon da Romatet aldizkarian, 1994ko uztailetik, alegia, nahiz eta tarteka beste gauza batzuetan aritzeko utzi duen. Aldizkaria "ikaragarri" aldatu da urteotan, Romateten arabera. Horren erakusgarri da Baleike-ko kazetari Gorka Zabaletak hemerotekatik berriki atera duen harribitxi bat: 1997an Internet zer ote zen galdezka ibili ziren kale inkesta batean. "Erantzunak mundialak dira", idatzi du Zabaletak. Elkarrizketaturiko lagun gehienentzat gauza arrotz samarra zen orduan Internet. "Ez dakit ondo zer den, baina bizitza konplikatzeko katxarroren bat izango da, ordenadoreak bezalakoa", erantzun zuen horietako batek. "Badakit linea bat dela, gauzak jakiteko ibiltzen dena", beste batek. Aldizkaria bera ere Interneten aroa gailendu aurrekoa da. 1,4 megabyteko disketetan eramaten zuten inprimategira, autoz, Romatetek kontatu duenez. "Lan egiteko modua erabat aldatu da. Onerako".

Artikuloa hemen irakurri daiteke.