San Fermin Txikiko entzierroak korrituko dituzte bihar udalekuetako haurrek

Baleike 2019ko uzt. 4a, 11:55

Larunbatean, eguerdiko 12:00etan, jaurtikiko dute San Fermin jaiei hasiera ematen dieten suziria Iruñeko udaletxeko balkoitik. Zumaiako udalekuetako haurrak aurreratu egingo dira, eta bezperan korrituko dute sanferminetako entzierroa. 

Aurten ere bi entzierro egingo dira, haurren adinaren arabera. LH 1etik 6rako haurrek Erribera kalean egingo dute korrika saioa zezenen aurretik, 10:15ean. HH3tik 5erako haurrek, berriz, goizeko 11:00etan izango dute korrika saioa, Puntanoetan.