Algorrin pilatutako hondakinak jasoko dituzte bihar Kontzientziazio Egunaren baitan

Baleike 2019ko uzt. 3a, 12:22

Kontzientziazio Eguna izeneko ekimena egingo da bihar Zumaian, Udalak beste erakunde batzuekin elkarlen Horren baitan, besteak, Algorrin pilatutako hondakinak jasoko dituzte goizez, eta Jon Kareagak zuzendutako dokumentala emango dute arratsaldez Aita Mari zinean.

Eguna hasteko, garbiketa saioa egingo da goizean. Goizeko 10:00etan elkartuko dira Algorrin. Bertan aurkituko dituzten hondakinak jasoko dituzte, "ingurunean dugun inpaktuaz kontziente izan eta neurriak hartzeko". Zaborra jasotzeko material Bask proiektuak jarriko duela iragarri dute. 

Txikienek, berriz, itsasbehera aprobetxatu ahal izango dute biotopoa ezagutzeko, "bertan bizi diren izakin bizidun guztiak errespetatzen ikasi eta inguratzen gaituen altxor hau baloratzeko". 

Mokaduaren ondoren, 13:00etan, bizibilizazio eta sailkapena egingo dute. Jasotako zabor gutzia Kofradian ikustaraziko dute "herritar guztien kontzientzia lortzeko". Ekorec enpresaren eskutik plastiko mota desberdinak ezagutuko dituzte. Plastikoak sailkatu ondoren, kontaketa egin eta ondorioak ateratzeko hausnarketa bat egingo dute: "Nondik datoz plastiko hauek guztiak? Zer egin dezakegu honi soluzio bat emateko?".

Ekorec enpresarentzaren ustez erabilgarriak diren plastikoak Andoainera eramango dituzte jasotako zaborrekin objetu berriak egiteko asmoz. Prozesu hau ikusteko aukera egongo da izena ematen duten lehen 20 pertsonentzat. Uztailaren 10ean, 17:00etan izango da bisita.

Kontzientziazio ekitaldia, arratsaldean

18:00etan Kontzientziazio ekitaldia egingo da Aita Mari zinean. Bask proiektuko kideek egingo dute aurkezpena, "gure bisioa eta baloreak zein diren azalduz". Fridays for Future Gipuzkoa mugimenduko kideek ere probintzia mailan egin nahi dituzten ekintzak azalduko dituzte. Ekorec enpresako kideek plastikoaren birziklapenaren inguruan hitz egingo dute jarraian. Amaitzeko, Jon Kareaga zumaiarrak zuzendutako Made in made for dokumentala emango dute.