Gandiara joango dira Beheko Plazako bazkideak irailaren amaieran

Baleike 2019ko uzt. 3a, 13:00

Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak beste bidaia bat antolatu du bere bazkideentzat. Oraingo honetan Valentzia aldera joango dira, Gandiara, hain zuzen ere. 

Bidaia irailaren 30etik urriaren 9ra bitartean egingo dute (10 egun eta 9 gau), eta ordaindu beharreko kopurua 438 euro izango da. 

Izen ematea astelehen honetan, uztailaren 8an, zabalduko dute, elkarteak Hogarrean duen bulegoan (11:00-12:00 ordutegian). Xehetasun gehiago Hogarreko iragarki taulan aurkitu daitezke.