Zumaian izan dira beste behin ere Espainiako militarrak

Baleike 2019ko uzt. 2a, 13:42

Zumaian izan dira Espainiako militarrak. GKN ondoko aparkalekuan utzi dituzte kamioiak, eta herrigunean zehar ibili dira. San Telmo kalean, Amaia plazan eta Erribera kalean ikusi dituzte zenbait lekukok. Errioaren ondotik oinez itzuli dira kamioietara.

Azken hilabeteotan bizpahiru aldiz izan dira herrian, maniobrak egiten. Hona hemen goizeko irudiekin osatutako bideoa.