Ubillosera eramaten duen bidea itxita egongo da hilaren 20ra arte

Baleike 2019ko uzt. 1a, 16:55

[EGUNERATUTA] San Jose kalerako eta San Juan egoitzarako egiten ari diren igogailuko obrek eragina izango dute beste behin ere auzoko joan-etorrietan. Gaurtik hilaren 20ra arte, Odietatik Ubillos jauregira doan bidea itxita egongo da autoentzat eta oinezkoentzat.

Lan hauek iraungo duten denboran autoek San Juan egoitza atzetik doan bidea hartu beharko dute. Oinezkoek, berriz, Odietako beheko partetik Ubillosera eramaten duen bidea erabili ahal izango dute beraien joan-etorrietarako. Bide hau autoentzat itxita egongo da.