Erraldoiak gira eta bira Erribera kalean

Baleike 2019ko eka. 30a, 16:51

San Pedro jaietako egitarauaren baitan, Iruñeko Buztintxuriko erraldoiak izan dira gaur eguerdian Zumaian. Kalejiran joan dira Beheko plazaraino, bueltak eman eta eman. 

Zumaiara ekarritako erraldoiak berriak dira. Aurretik zituztenak Handia pelikulan agertu ziren. Diotenez, erraldoi haiek zaharrak ziren eta ez zieten inondik deitzen, baina horrexegatik ziren pelikularako egokiak. Pelikula honetan agertzeagatik ateratako diruarekin erosi dituzte berriak.