Bisitari ugari Artisau azokako goizeko txandan

Baleike 2019ko eka. 30a, 15:50

Arrakastatsua ari da suertatzen Beheko plazan jarritako Artisau azoka. Hondartzara joateko eguraldia egiten ez, eta herritar eta bisitari asko plazara gerturatu dira artisauen postuak ikustera. 

30 bat postuz osatzen da aurtengo azoka: pitxiak, oinetakoak, elikagaiak, haziak... Bertaratu direnek izan dute artisau hauetako batzuk lanean ikusteko aukera. Horrez gain, haurrentzako tailerrak ere egin dira. 

Azokak arratsaldean izango du bigarren txanda, 17:00etatik 20:00etara bitartean. Ihizko izarrak izeneko haurrentzako tailerra ere egingo da, 17:30-19:30 ordutegian.