Baileak ilargipean

Baleike 2019ko eka. 30a, 11:07

Zumaiako Udal Musika Bandak eguneko bigarren saioa eskaini zuen atzo gauean. Ilargipean dantza egiteko aukera izan zen plazan. Edo lainopean, hobe esanda, San Pedro egunean ezin izan genituen eta lainoak gainetik kendu. 

Pasodobleak gustukoak dituztenen eguna izan zen atzokoa. Eguerdian hain dantzagarriak ez diren pasodobleez osatutako kontzertua eskaini zuen Joxe Mari Azkuek zuzentzen duen Bandak. Gauerako utzi zituen errepertorioko pieza ezagunenak, agarratuan dantza egitera animatzen duten horiek.

Eta han atera ziren herritarrak plazara dantzara. Emakumezkoak gizonezkoekin, emakumezkoak beste emakumezko batekin, ez, ordea, gizonezkoak gizonezkoekin. Horraino ez gara heldu oraindik. Eta dantzan aritu ziren ilargipean, edo, lainopean, hobe esanda.