Ainhoa Larrañaga Europako hondartza-eskubaloi txapelketako finalera heldu da

Baleike 2019ko eka. 29a, 18:21

Espainiako hondartza-eskubaloi selekzioa Europako txapelketako finalera heldu da, finalaurrekoan Alemaniari 2-0 emaitzarekin irabazi ondoren. Ainhoa Larrañaga zumaiarra selekzio honetako kide da. 

Hungaria izango dute aurkari finalean. Azken partida hau bihar jokatuko dute, 15:00etatik aurrera, eta hemen ikusteko aukera izango da.