Bost kontzertuz osatuko da aurtengo nazioarteko Flysch organo zikloa

Baleike 2019ko eka. 28a, 14:37

Gipuzkoako kostaldeko lau herritan egingo den nazioarteko Flysch organo zikloak bere laugarren edizioa beteko du aurten. Lau herri eta bost kontzertu, Deban bi emanaldi izango direlako. Lehen kontzertua igande honetan bertan egingo da Mutrikun. Zumaian uztailaren 20an izango da.

Gaur aurkeztu dute Donostian igandean hasi eta uztailaren amaierara bitartean egingo den zikloa. Mikel Diez Sarasola Kulturako Zuzendariak eta Santiago Banda organo jotzaile eta jaialdiko antolatzaileak aurkez dute jaialdi hau. Bertan izan dira, baita ere, kontzertuak hartuko dituzten herrietako ordezkariak. 

Bost kontzertu izango dira, Gipuzkoako lau herritan banatuta: Getarian, Zumaian, Deban bitan eta Mutrikun. 

Egitaraua

Mutrikun, ekainaren 30ean, 20:00etan, Andra Mari Elizan: Paula Iragorri mezzosopranoaren eta Alize Mendizabal organistaren emanaldia. 

Deban, uztailaren 7an, 20:00etan: Angel Monteroren emanaldia Andra Mari elizan. 

Getarian, uztailaren 14an,  20:00etan, Salbatore elizan: Santiago Banda zumaiarraren eta Eguzkiore Abesbatzaren emanaldia Afagi-ren alde. 

Zumaian, uztailaren 20an, 20:30etan, San Pedro parrokian: Divertimentos con fundamento, José Luis Echechipia organistaren eta Ana García Caraballos saxoaren emanaldia.

Deban, uztailaren 28an, 20:00etan, Andra Mari Elizan: Oscar Candendo organistaren emanaldia.