Eskuzko eta palako pilota txapelketetako finalak jokatuko dira asteburuan

Baleike 2019ko eka. 27a, 13:34

Asteburu honetan jokatuko dira eskuzko eta palako txapelketa herrikoietako finalak. Eguraldia lagun bada, partidak Odietan jokatuko dira. 

Ostiralean, 18:00etatik aurrera, esku pilota txapelketako azken partidak jokatuko dira. 3. eta 4. postuak erabakitzeko norgehiagokan, Mikel Odriozola-Alkorta eta Ander Odriozola-Martija bikoteak neurtuko dira. Finalean, berriz, Etxabe-Oiarzabal eta Antia-Aranbarri bikoteak izango dira aurrez aurre.

Larunbatean, 18:30ean, hasita, pala txapelketako irabazlea nor den erabakiko da. Hasteko, 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida jokatuko dute Salegik eta Zendoiak. Finalean, berriz, Ulacia eta Calderon neurtuko dira.