Bazkideei eskerrak eman dizkie Zumaiako Emakumeon* Etxeko Elkarteak

Zumaiako Emakumeon* Etxeko Elkartea 2019ko eka. 27a, 10:16

Pasa den larunbatean, hilak 22, “Bazkideen arteko lehenengo topaketa" egin genuen Oxford aretoan.

Gai-ordenak bi puntu nagusi zituen, batetik; “Nondik gatoz?” galderari erantzunez, orain arteko pausuak partekatzea; eta bestetik, “Nora goaz?” galderari erantzunez, aurrera begirako pausuak aztertu, proposamenak egin eta erabakiak hartzea.

Laburpen bideo bat ere aurkeztu zuten:

Larunbatean entzundakoek Emakumeon* Etxearen proiektuak babes sendoa duela erakusten dute eta parte hartzeko eta kolaboratzeko gogoak askotarikoak direla bazkideen artean. Horregatik, Topaketaren antolaketa lanetan aritu ginen kideon partetik eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen, eta gure ilusioa eta konpromisoa berrestea, Emakumeon* Etxea elkarrekin eraikitzen jarraitzeko.

Topaketan egon ez zineten bazkideontzat ere bidaliko dugu akta datozen egunetan, bileraren edukien berri eman eta zuen ekarpenak jasotzeko modua izateko. Bazkide egin nahi duzuenok, berriz, esteka honetan daukazue horretarako aukera: goo.gl/forms/pfbengCu0vquJ7Tm2