Bigarren 'Death Cafe' saioa egingo da uztailaren 3an

Baleike 2019ko eka. 26a, 14:39

Bigarren Death Cafe saioa egingo da uztailaren 3an Kabi tabernan. Izen-ematea oraindik zabalik dago. 

Maiatzaren amaieran egin zen lehen saioa. Antolatzaileek aditzera eman zutenez, heriotzaz hitz egiteko gunea da hau, "baina asmoa ez da ondorioak ateratzea, ezta dolurako laguntza lortzea ere". 

Saioa uztailaren 3an egingo dute, 18:00etatik 20:00etara bitartean, Kabi tabernan. Parte hartzekoa aurrez izena eman beharko da 688 717 247 (Irune) telefonora deituta.