Janire Gonzalez-Etxabarri, Espainiako txapeldun

Baleike 2019ko eka. 25a, 11:18

Espainiako surf txapelketa jokatu da asteburuan Valdoviñon (A Coruña). Janire Gonzalez-Etxabarri surflari gazteak txapelketa irabazi du maila absolutoan. 

Emozioz betetako finala izan zen. Janire Gonzalez-Etxebarrik surf ederra egin zuen jardunaldi osoan zehar, eta 14 urterekin, Espainiako txapelketa maila absolutoan irabazten duen surflari gazteena da. Melania Suarez eta Janireren artean izan zen lehia, eta zumaiarra gailendu zen 16 punturekin. Suarez bigarren sailkatu zen 12,10 punturekin, eta bi hauen atzetik Nerea Donaire eta Blanca Tye sailkatu ziren, 7,20 eta 7,10 punturekin, hurrenez hurren. 

Janire Gonzalez-Etxabarri pozik zen lortutako garaipenarekin, eta ezin sinetsita zegoen txapelketa hau irabazi duen surflari gazteena delako.