Gizonezko bat erreskatatu dute Orroaga gaineko mendi magaletik

Baleike 2019ko eka. 23a, 19:58
Ertzaintzaren helikopteroak Santiago hondartzan hartu du lurra. (Argazkia: Ihintza Agirretxe)

Helikopteroak Santiago hondartzan hartu du lurra. Ertzaintzak jakinarazitakoaren arabera, gizonezkoa onik dago.

Ertzaintzaren helikopteroak gizonezko bat erreskatatu du gaur arratsaldean Orroaga gaineko mendi magalean. Dirudienez trabatuta geratu da, mendi-hegal batetik igotzen saiatzen ari zela. Haren lagunek deitu dute larrialdi zerbitzuetara, eta Zaintza eta Erreskate Unitateko helikoptero bat bidali dute lekura. 

Helikopteroak Santiago hondartzan hartu du lurra. Ertzaintzak jakinarazitakoaren arabera, gizonezkoa onik dago.