Adinekoen egoitzetako langileek elkarretaratzea egin dute, lan hitzarmen duinaren alde

Baleike 2019ko eka. 23a, 09:30

Uztailaren 12ra arte greba egunak izango dituzte adinekoen egoitzetako langileek, ELAk deituta. 

Sindikatutik adierazi dutenez, greba txanda berri honen helburua argia da: "Gipuzkoako Aldundiak bere gain hartzea duela hilabete bat ELAk patronalekin lortu zuen akordioa". Haien hitzetan, Aldundiak du gatazka hau konpontzeko eskumena eta gaur egun arte arduragabekeria osoz jokatzen ari da. Gipuzkoako zahar-egoitzetako eta eguneko zentroetako 5.000 langileren lan baldintzak arautzeko negoziazioaren defentsan ari dira. 2017an ekin zitzaion negoziazioari.