XI. Flysch Traila

Orientazio ibilaldia eta eskalada topaketa izan dira arratsaldean Beheko plazan

Baleike 2019ko eka. 22a, 17:28

Haur eta gazteei zuzendutako kirol jarduerek hartu dute Beheko plaza arratsaldean. 

Haurrei eta gazteen arteko mendizaletasuna bultzatzeko asmoz, eskalada topaketa eta orientazio ibilaldia izan dira larunbat arratsaldean Beheko plazan. 

16:00etan hasi dira orientazio probako parte hartzaileak, 5, 4 edo 2 kilometroko hiru ibilbideren artean aukeratu ondoren. Zumaiako hiri eremuan zehar osatu dute lasterketa. Eskalada proban, aldiz, 5 eta 16 urte bitarteko haurrek hartu dute parte.