Gizon bat atxilotu dute, beste bati labanaz eraso egitea egotzita

Baleike 2019ko eka. 22a, 12:45

Ertzaintzak jakinarazitakoaren arabera, Ondartxo plazan gertatu da erasoa, eztabaida baten ondoren.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, goizeko 5:00ak aldera 29 urteko gizonezko batek beste gizon bat bularrean zauritu du labanarekin, Ondartxo plazan. 

Ertzaintzak gertatutakoa argitu bitartean zauritua Donostiako ospitalera eraman dute anbulantzian. Dirudienez, eztabaida baten ondoren gertatu da erasoa. Gertaeren lekuan zegoen beste pertsona bat ere arin zauritu dutela jakinarazi du Ertzaintzak. Jarraian, labanaz bere burua ere zauritu eta alde egin du erasotzaileak. 

Ordubete beranduago atxilotu dute. Ertzaintzak erasoan erabilitako labana ere aurkitu du gertaeren lekuaren eta erasotzailea atxilotutako lekuaren artean.