Emakumeon* Etxeak bat egin du larunbateko eraso sexistaren aurrean herriak egindako "oihu ozenarekin"

Baleike 2019ko eka. 18a, 11:37

Zumaiako Emakumeon* Etxeko Elkarteak bat egin du atzo arratsaldean Zumaiako herriak larunbatean izandako eraso sexistaren aurrean egindako "oihu ozenarekin: 'Eraso sexistarik ez, erantzunik gabe. Autodefentsa feminista!'”.

Zumaiako Emakumeon* Etxeko Elkarteko kideen arabera, Mugimendu feministakoek manifestazioaren amaieran irakurritako hitzek "argi uzten dute, emakume izateagatik arriskuak ditugula, baina batera indartsuagoak garela eta ahalduntzen ari garela. Elkarrekin gehiago gara!"

Era berean, beraien babesa adierazi nahi diete erasotuak izan diren emakumeei.