'X-Men: Fenix oscura' filma emango dute asteburuan Aita Marin

Baleike 2019ko eka. 14a, 12:00

Pelikula Aita Marin emango da ohiko ordutegian: gaur, 22:15ean; bihar, 19:30ean eta 22:15ean; igandean, 19:30ean eta astelehenean, ikuslearen egunean, 19:30ean.

Zientzia fikzioa eta abenturak oinarri dituen X-Men: Fenix oscura filma emango dute asteburu honetan Aita Marin. Hain zuzen ere, Marvelen X-Men super heroien hamabigarren eta azken pelikula izango da. Ekainaren 7an estreinatu zen zinema aretoetan.

Sinopsia: Bueltan dira munduko super heroi ezagunenak, orain arteko etsairik gogorrena borrokatzeko lanarekin: taldeko kide den Jean Grey. Espazioko misio arriskutsu batetik bueltan datozela, indar kosmiko batek joko du Jean; jasotako erradiazioaren ondorioz indartsuagoa bilakatuko da, baina baita ezegonkorragoa ere. Bere burua ulertu eta kontrolatzeko gaitasuna galduta, ingurukoak zein horiekin lotzen dituen harremana izango dira kaltetu nagusiak. (zinea.eus).

Pelikula Aita Marin emango da ohiko ordutegian: gaur, 22:15ean; bihar, 19:30ean eta 22:15ean; igandean, 19:30ean eta astelehenean, ikuslearen egunean, 19:30ean.