Furgobaratza eta landareen osasunari buruzko tailerra izango dira ekainaren 17an Keretxudin

Baleike 2019ko eka. 13a, 15:33

Keretxudiko baratze parkea martxan jarri zenetik Furgobaratzaren laugarren bisitaldia izango da datorren astekoa. 

Furgobaratzak hileroko bisita egingo du ekainaren 17an Keretxudiko baratze parkera. Ohi bezala, 18:00etatik 19:30ak arte bitartean izango da. Furgobaratzaz gain, Estraktuak eta landareen osasuna tailerra ere eskainiko dute bisitan.

Baratze parkean lursailik ez izan arren, herritarrek Furgobaratzaren bisitan eta tailerrean parte hartu dezaketela gogorarazi nahi izan du Udalak. Keretxudin antolatzen diren ekimen zein ekintzen informazio zuzena jasotzeko, Baratze Parke Sareko buletinean harpidetu daiteke, hemen.