Musika Eskolak kurtso amaierako ekitaldi gehiago egingo ditu aste honetan

Baleike 2019ko eka. 11a, 13:01

Kurtso amaierako ekitaldiekin jarraitzen du Txori Txiki Musika eta Dantza eskolak.

Gaur Karaoke kantuko ikasleen kontzertua izango da komentuan, 19:00etan hasita. Bihar, berriz, 18:30ean hasita, jaialdia egingo da Oikian, eta ostegunean dantza emanaldia Beheko plazan, 18:30ean hasita hau ere.