Pilota elkarteak ikasturte amaierako festa ospatuko du larunbatean

Baleike 2019ko eka. 11a, 10:37

Eguraldiak laguntzen badu Odietan egingo da, 16:00etatik aurrera.

Datorren larunbatean, ekainaren 15ean, ikasturte amaierako festa izango du Zumaiako Pilota Elkarteak. Eguraldiak laguntzen badu Odietan izango da ekimena, 16:00etan hasita. 

Urtero bezala, eskuzko eta palazko finalak jokatuko dituzte, eta horren ondoren, sari banaketa izango da. Amaitzeko, eta denboraldia behar bezala agurtzeko, merendola eder bat egingo dute.