Bederatzi talde arituko dira areto futboleko txapelketan

Baleike 2019ko eka. 11a, 10:23

Atzo hasi zen Lubaki kiroldegian XXIX. Areto futbol txapelketa. Guztira bederatzi taldek eman dute izena; gehienak zumaiarrak.

Aita Marin jokatzen ari den zazpiko futbola baino astebete beranduago hasi da 29. Areto futbol txapelketa Lubaki kiroldegian. Aurtengo edizioan bederatzi taldek eman dute izena, eta horietatik bi Azpeitiko eta Zarauzko taldeak dira.

Astean hiru egunetan jokatuko dituzte partidak: astelehenetan, asteazkenetan eta ostegunetan. Egun horietako bakoitzean bina partida izango dira: lehenengoa 19:45ean eta bigarrengoa 20:30ean.

Uztailak 5 arte lehenengo fasea jokatuko da, eta ondoren, kopa eta ligako bi multzo bereiziko dira. Bi multzo horietako finalak uztaila erdian izango dira.