Udal liburutegirako administraria kontratatzeko prozesua abiarazi du Udalak Lanbideren bitartez

Baleike 2019ko eka. 10a, 14:40

Udal liburutegirako administraria kontratatzeko prozesua jarri du abian Udalak Lanbideren bitartez. Horren bitartez liburutegiaren ordutegia, azterketa garaitik haratago, urteko gainerako hilabeteetara ere zabaldu nahi da.

Interesdunek Lanbiden eman beharko dute izena eta merituen balorazioak egiteko egiaztagiriak, aldiz, udaletxean aurkeztu beharko dituzte, bi kasuetan, gaurtik ekainaren 14a bitartean (biak barne).

Lan eskaintzaren ezaugarriak

Lanaldi erdiko lanpostua izango da eta ordutegia, aldiz, ondorengoa:

  • 17:00-20:00 astelehenetik ostiralera
  • 09:30-13:30 3 larunbatean behin

Uztaila eta abuztuan:

  • 09:00-14:00 astelehen-asteazken-ostiraletan
  • 10:00-14:00 / 18:00-20:00 astearte eta ostegunetan

Kontratuaren iraupena, hasiera batean, abendua bitartean izango da.

Hautagaiek bete beharreko baldintzak

  • Gutxienez, Batxilergoa edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketa edukitzea, edota indarrean dagoen legedian parekotzat hartutako tituluren bat edukitzea.
  • Euskara maila: 3. HE edo baliokidea den tituluaren jabe izatea.

Baloratuko diren merituak

Hautaketa prozesua arautuko duten irizpideei dagokionez, prozesuari azkartasuna emateko, kontratazioa lehiaketa bidez egitea proposatzen da eta ondoren azaltzen diren  merituak baloratuko dira:

  • Bibliotekonomia eta dokumentazioaren diplomatura edo gradua
  • Informatika
  • Liburutegiarekin lotura duten ikastaroak egin izana
  • Lan eskarmentua