'Mendi-Mendiyan' ikuskizuna ikustera joateko doako autobus zerbitzua egongo da Kursaalera

Baleike 2019ko eka. 6a, 19:00

Beste behin ere Kursaalek programatutako ekitaldi baterako autobusa antolatu dute Kursaal Eszenatik. Oraingoan ekainaren 29an izango den opera lan bat ikustera joateko: Usandizagaren Mendi-Mendiyan.

Kursaala Eskura ekimenaren baitan, Kursaal Eszenak Usandizagaren Mendi-Mendiyan opera ikusteko doako autobus zerbitzua jarri du Zumaiatik. Opera ekainaren 29an, larunbatean, izango da 20:00etan hasita. Zumaiatik autobusean joan nahi dutenek aurrez egin beharko dute erreserba 943 86 10 56 telefonora deituta edo kulturetxea@zumaia.eus helbide elektronikora idatzita. Erreserbak ekainaren 24a arte egin ahalko dira, eta autobusa 18:40an aterako da Txomin Agirre autobus geltokitik.

Operako sarrera, berriz, norberak eskuratu behar du hemen

Hauek dira obrako partaideak:

Calixto Bieito, eszena zuzendaria
Erik Nielsen, musika zuzendaria
Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Sociedad Coral de Bilbao
Ausrine Stundyte (Andrea), Olatz Saitua (Txiki), Mikeldi Atxalandabaso (Joshe Mari),
Christopher Robertson (Juan Cruz) …
Bilboko Arriaga Antzokiaren ekoizpena