"Eskola jasangarria" ziurtagiria berritu du Zumaienak

Baleike 2019ko eka. 6a, 15:59

Iñigo Urkullu lehendakariak, Ingurumeneko sailburua den Iñaki Arriolak eta Hezkuntzako sailburua den Cristina Uriartek banatu zituzten ziurtagiriak asteartean Busturiako Ekoetxean egin zen ekitaldian.

Zumaiena ikastetxeak hirugarren aldiz berritu du Eskola jasangarria ziurtagiria. Asteartean jaso zuten aipamena Iñigo Urkullu lehendakaria, Ingurumeneko sailburu den Iñaki Arriola eta Hezkuntzako sailburua den Cristina Uriarteren eskutik. Busturiako Ekoetxean egin zen ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Eskola Agenda 21 Programan parte hartu duten hogeita bi ikastetxeei izan ziren. Horiek guztiak IRAES 21-jasangarritasunaren aldeko eskola-sarean daude, eta bertan elkarrekin bultzatzen dute irakasleen, ikasleen, irakasle ez diren langileen eta familien artean jasangarritasunerako hezkuntza.

Jasangarritasunaren bideari duela 9 urte ekin zion Zumaienak. Momentu hartan, ikasturte honetan zendu den Marialui Manzisidor zen programaren buru eta oraingo bandera berritze hau berak hasitako bidea dela azpimarratu nahi dute ikastetxetik. "Guztion artean garatu baina bera jorratzen hasi zen bide honi gogor eutsiko diogula adierazi nahi dugu", nabarmendu dute.

"Eskerrak eman baita, Eusko Jaurlaritzako arduradun guztien eta bertaratu diren pertsona guztien aurrean Zumaienan egin dugun lana aurkeztu duten Alaitz Aramendi eta Nerea Lujan Ikasleei ere. Azkenik, momentu honetan programako arduraduna den Koro Epelde irakaslearen lana ere goraipatzekoa dela adierazi nahi dugu", adierazi dute.