'¿Quieres que hoy te bese?' pelikulak film labur onenaren saria jaso du Italian

Baleike 2019ko eka. 3a, 18:00

Goiatz Aguago zumaiarra protagonista duen ¿Quieres que hoy te bese? film laburrak Italiako Abruzzo Horror zine jaialdiko lehenengo saria jaso du.

Iker Arcek eta Miriam Ortegak zuzendutako filmak arrakasta itzela izaten ari da nazioartean. Hala nola, Hego Afrikako, Txileko edo Alemaniako hainbat jaialditan aurkeztu dute, eta martxoan, Mexikoko Aurora beldurrezko zine jaialdian film labur onenaren saria jaso zuen. Albistea Italiatik dator orain, izan ere, hango  Abruzzo Horror zine jaialdian lehenengo saria eskuratu du.