89 urteko zumaiarrak omendu dituzte gaur

Baleike 2019ko eka. 2a, 14:00

Aurten 89 urte bete dituzten edo beteko dituzten zumaiarrak omendu dituzte, Hogarrean egindako ekitaldian.

Zumaiako Udalak eta Nagusien Mahaia osatzen duten kideek egitarau zabala antolatu dute Zumaiako Nagusientzat eta Nagusiekin ekimenaren barruan. 

Meza izan dute goizean, Beheko Plaza abesbatzaren laguntzarekin. Ondoren, Hogarrean batu dira aurten 89 urte bete dituzten edo beteko dituzten zumaiarrak. 

20 izan dira aurten omendu dituzten nagusiak: Jesusa Gabilondo, Maria Angela Balenciaga, Crispin Arrizabalaga, Antonio Esteibar, Martina Aramberri, Ana Maria Olaizola, Diego Viera, Ines Alvarez, Martina Sorarrain, Margarita Jauregi, Maria Isabel Aizkorrialde, Victoriano Urkidi, Concepcion Garcia Pascua, Ana Maria Esnal, Susana Azkue, Josefa Iriondo, Mariasun Barinaga, Margari Arocena, Maria Pilar Hernandez eta Maria Soledad Hernandez.