Musika eskolako ikasleek ikasturte amaierako entzunaldiak egin dituzte

Baleike 2019ko mai. 31a, 17:00

Ikasturte amaierara heltzearekin batera, entzunaldiak izan dituzte azken egunotan musika eskolako ikasleek. 

Kantu lirikoko entzunaldia izan zen asteartean; eta rock kontzertua atzo, Beheko Plazan. 

Musika eskolatik ohartarazi dutenez, gaur da datorren ikasturtean matrikulatzeko azken eguna. Eskolako idazkaritzara jo behar da horretarako, 17:30etik 19:30era.