89 urtekoei omenaldia egingo zaie igandean

Baleike 2019ko mai. 31a, 18:00
Iazko omenaldiko argazki bat.

Ekitaldia 12:00etan izango da Hogarrean. Guztira 36 herritar dira adin hori dutenak, hala ere, omenaldira 20 joango dira.

Urtero bezala, Zumaiako Udalak eta Nagusien Mahaia osatzen duten kideek egitarau zabala antolatu dute Zumaiako Nagusientzat eta Nagusiekin ekimenaren baitan.

Hala, igandean, 89 urte dituzten herritarrei omenaldia egingo zaie, 12:00etan Gizarte Zentroan (Hogarrean). Guztira 36 lagun dira adin hori dutenak, baina Udalak jakinarazi duenez ekitaldira 20 joango dira. Halaber, omenaldiaren aurretik, goizeko 11:00etan, meza egingo da parrokian, Beheko Plaza abesbatzak lagunduta.  

Amaitzeko, ekainaren 4an, asteartean, Patxi Ezkurra Osasun Zentroko sendagileak aurretiazko borondateen inguruan hitzaldia emango du gazteleraz, 18:30ean, Alondegian.