EHUko 'Euskal kulturari so. Bertsolaritzaren artikulazioak' Udako Ikastaroan parte hartuko du Jon Maiak

Baleike 2019ko mai. 29a, 11:59
Argazkia: 2017an antolatu zuen Mintzolak aurreko ikastaroa./ XDZ

Euskal kulturari so. Bertsolaritzaren artikulazioak izeneko ikastaroa Donostiako Miramar Jauregian eskainiko da abuztuaren 22an eta 23an. Ostirala arte egongo da merkeago izen-emateko aukera.

Datorren abuztuaren 22an eta 23an EHUk antolatzen dituen 38. Udako Ikastaroen baitan, Mintzola Ahozko Lantegiak lagunduta, Euskal kulturari so. Bertsolaritzaren artikulazioak izeneko eskola izango da Donostiako Miramar Jauregian.

Euskal kulturaren kontsumoa, transmisioa eta bertsozaletasuna izango dira hizpide lehen egunean Josu Amezaga, Iratxe Retolaza eta Harkaitz Zubiri ikertzaileen eskutik; bigarren egunean, berriz, bertsolaritzari inguruan egokitu zaizkion eraginak eta horietara nola moldatu den aztertuko da, izan rockari, 90eko bertsolari gazteei, emakumeen presentziari edota hiztun berriei dagokionez. Horretarako, Alberto Irazu, Jon Maia, Oihana Iguaran eta Miren Artetxe izango ditugu bidelagun. Abuztuaren 23an, gainera, bertso saio feminista eskainiko dute Miren Amurizak eta Nerea Ibarzabalek, Maite Berriozabalek. Egitarau osoa kontsultagai hemen.

Matrikulazio epea
Ikastaro honetan izen-emateko azken eguna abuztuaren 22a da, baina merkeago ordaintzeko aukera ere izango da. Horretarako ostiral hau, maiatzaren 31a, da azken eguna. Matrikula egiteko aukera hemen.