Furgobaratzaren bisita egingo da gaur Keretxudin

Baleike 2019ko mai. 28a, 13:03

Furgobaratzak hileroko bisita egingo du Zumaiako Keretxudi Baratze Parkera. 18:00-19:30 bitartean egingo da.

Baratze Parkean lursailik ez duten herritarrek ere parte har dezakete Furgobaratzaren bisitan, baita urtean zehar antolatzen diren ikastaroetan ere.

Baratze Parkean antolatzen diren ekimen zein ekintzen informazio zuzena jaso ahal izango dute Baratze Parke Sareko buletinean harpidetuz.