Jessica Guzman: "Herritarren laguntzari esker, zabalik segituko du harrera etxeak"

Baleike 2019ko mai. 24a, 17:21
Argazkia: Aitziber Arzallus

Malen Etxeak Zestoan duen harrera etxea kinka larrian zegoen, eta herritarrek eman duten bultzadari esker, egoera hobetzea eta eraikineko lanak egiteko behar zituzten 3.000 euroak lortu dituzte.

Maiatzaren 12an, Malen Etxearen aldeko '3.000 baietz!' lasterketa solidario egin zen Zestoan. Bertako Bargaztak talde feministak antolatu zuen lasterketa eta zestoar askok egin zuten bat aldarriarekin. Ume, zahar eta heldu Sastarrainetik Zestoara lasterka eta oinez ibili ziren Malen Etxeak bere helburua lor dezan: 3.000 euro lortzea etxepeko obrak konpontzeko.

Lasterketa solidarioaz gain, talde feministak bost euroko bonoak eta errifak saldu zituen. Gainera, Elkar-ekinek Malen Etxeari 300 euroko dirulaguntza eman zion. Gauzak horrela, eta "herritarren elkartasunari" esker, diru kantitatea biltzea lortu zuten.

Gaur bertan, Gipuzkoako Hitzaren atarian Aitziber Arzallusek Malen Etxeko lehendakaria den Jessica Guzmani eginiko elkarrizketa irakurri daiteke. Laguntza eskatu, eta herritarrek "bikain" erantzun dutela azaldu du Guzmanezk, baita "zoriontsu" daudela ere. Elkarrizketa osoa irakurtzeko aukera hemen.