'Gu Agustina' ikuskizuna eskainiko du bihar Ereintza taldeak

Baleike 2019ko mai. 24a, 15:34
Argazkia: Esther Botikario.

Pilota, emakumea, bertsolaritza, musika eta dantza biltzen dituen emanaldia ikusteko aukera izango da 19:00etatik aurrera Odietan.

Maiatza Dantza egitarauaren barnean, emakumezko raketisten ibiliak ekarriko ditu plazara bihar arratsaldean Ereintza dantza taldeak Gu Agustina! izeneko ikuskizunarekin. Pilota, emakumea, bertsolaritza, musika eta dantza biltzen dituen ikuskizun horrek  Agustina Otaola raketistari omenaldia egiten dio.

Emanaldia 19:00etan hasiko da Odietan, baina antolakuntzatik jakinarazi dutenez euria eginez gero Zumaiena aretoan izango da.

Hauek izango dira ikuskizunean parte hartuko duten pertsonak:

  • Dantzariak: Ereintza Dantza Taldea.
  • Bertsoak: Maddalen Arzallus.
  • Koreografia: Jon Maya.