Zozkatu ditugu 'Enaren kontuak' kontzerturako sarrerak bazkideen artean

Baleike 2019ko mai. 17a, 11:57

Udaleko Kultura Sailak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatu ditugu aste honetan Baleikeko bazkideen artean, eta saridunen izenak atera ditugu jada.

2princesbarbudes taldeak Enaren kontuak kontzertua emango du igandean, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan. Familientzako kontzertu honetarako sarrerak eman dizkigu Udal kultura sailak. Nieves Alfonso Illarramendi, Esti Mora Olazagoitia eta Aitor Ramos Zinkunegiri egokitu zaie saria. Sarrerak leihatilan izango dituzue zain. Zorionak!

Datorren astean zozketa gehiago jarriko ditugu martxan. Gogoratu parte hartzeko ezinbestekoa dela Baleikeko bazkide izatea.