'La espia roja' filma emango dute asteburu honetan Aita Marin

Baleike 2019ko mai. 18a, 09:30

Gaur 19:30ean eta 22:15ean ikusi ahal izango da filma. Bihar eta etzi, aldiz, saio bana izango da 19:30ean.

Joan Stanley da filmeko protagonista: andre zahar maitagarri bat da, susmo txarrik sortzen ez duena, harik eta MI5eko agenteek atxilotzen duten arte, 2000. urteko goiz batean, Errusia komunistari informazioa pasatzeagatik. KGBren inguruko espioitza kasu handienetako bat argitara atera dute, eta Stanley da susmagarrietako bat. Galdeketan, 1938. urteaz hitz egingo die poliziei: gazte komunista batekin maitemindu zen urte hartan, Leo Galichekin. Urte batzuk geroago, II. Mundu Gerran, bidegurutze batean jarriko du Galichek: bere herrialdeari traizio egitearen eta mundua katastrofe nuklear batetik salbatzearen artean aukeratu beharko du. Melita Norwooden bizitzan oinarritutako film bat da.

Zuzendaria: Trevor Nunn. 
Aktoreak: Sophie Cookson, Judi Dench, Tom Hughes, Stephen Campbell Moore. 
Iraupena: 103 minutu. 
Generoa: Drama. Thriller.
Herrialdea: Erresuma Batua. 
Urtea: 2018.