Agortu dira 'Erlauntzak' antzerkirako sarrerak

Baleike 2019ko mai. 17a, 10:27
Argazkia: plaentxia.eus.

Erlauntza antzezlana izango da gaur Aita Mari zinean, 22:00etan hasita.

Udal kultura sailak jakinarazi duenez, Erlauntza antzerkirako sarrerak agortu dira dagoeneko. Hala ere, gonbidapena duten pertsonek sarrerak jasotzeko lehiatila zabalduko da.

Sinopsia: Txikitako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala; edo bai...
Asteburu "eroa" izan behar zena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta dantzan komunikatzen omen dira...