Sakonetan grabatu dituzte 'Akelarre' pelikularako irudiak

Baleike 2019ko mai. 15a, 15:47

Pablo Agüero zuzendari argentinarraren Akelarre pelikularako irudiak grabatu dituzte gaur Sakonetan. XVII. mendeko herri arrantzale bat balitz bezala girotu dute gune hau. Sekuentzia honetan protagonistak sorginak izateagatik atxilotu dituzte. 

1609ko Euskal Herrian girotzen da drama historiko hau, eta urte horretan sorgintzagatik izandako epaiketa batean oinarritzen da. Ikuspegi feminista duela diote pelikularen arduradunek. Zazpi astetan izango dira grabatzen Euskal Herriko leku ugaritan.